top of page

ASKATU MUGIMENDUA, HOBETU EGUNEROKOTASUNA

Garunaren plastikotasunean oinarritutako esplorazio leuna, mugimenduaren jariakortasuna hobetzeko, tentsioak murrizteko eta gorputzarekin berriro konektatzeko.

IKASI BEHINGOZ ZURE FINANTZAK KUDEATZEN

Zure burua ikus dezakezu horrelako baieztapenetan?
  • Hilero, soldata duina izan arren, zure dirua nora joan ote den galdetzen al diozu zure buruari?

  • Gogor saiatzen al zara zure familia mantentzen, baina ezinezkoa dirudi oporretarako, etorkizuneko planetarako edota larrialdietarako funts baterako aurreztea?

Gure jendartean diruaz hitz egitea tabua da askotan. Inork ez dizu irakatsi nola banatu edo aurreztu zure soldata.

Ez al zara nazkatuta hilabete bakoitzaren amaieran antsietatea sentitzeaz, dirua nola kudeatu ez jakiteaz edo aurrezteko gai ez sentitzeaz?

OBABELFINANTZAKmock1.jpg

Nire trebakuntza

Elkarrekin, finantza kudeaketaren inguruko sinesmenak eta gaizki-ulertuak deseraikituko ditugu. Zure aurrekontua kontrolatzen, zure gastuak ulertzen eta, batez ere, zure proiektuak gauzatzeko aukera emango dizun plan bat ezartzen ikasiko duzu.

Imajinatu zeure burua, hilabete gutxi barru, lasai arnasa hartzen, zure finantzak ondo daudela jakinda eta zure ametsak lortzeko bidean zaudela.

Prest al zaude diruarekiko harremana eraldatzeko eta zeure buruari merezi duzun segurtasuna eta lasaitasuna emateko?

ESKOLA

OBABELFINANTZAK.png

Zergatik aukeratu metodo hau?

Ohiko praktikarekin lor dezakezu:

Oinutsik
fille avec parapluie
Taper sur l'ordinateur

Mugimendu

kontzientea:

Eguneroko jardueren hobekuntza:

Errekuperatzea eta errehabilitazioa:

Feldenkrais metodoaren muina mugimendu kontzientean oinarritzen da, bereziki grabitateari dagokionez. Gorputzaren kontzientzia areagotu honek, erraztasun eta eraginkortasun handiagoarekin mugitzeko aukera ematen du.

Lanerako, kirolerako edo aisialdirako, metodoak lesioak saihesten laguntzen dut, baita errendimendua eta bizitasuna areagotzen ere.

Coup de main

Lesioak, mina edo bestelako errekuperazio beharrak badituzu, Feldenkrais Metodoak berreskuratze azkarragoa eta naturalagoa sustatzen du.

Neutral Pastel Boho Weekly Journal Page Planner  (5).png

Konfiantza eta norberaren irudia:

Zure gorputzaren irudia argituz eta zure autokontzientzia indartuz,zure gaitasunetan konfiantza berreskuratuko duzu, barne antolaketa optimizatu bati esker.

Garapen pertsonala eta sormena:

Metodoak ohituren aldaketa positiboa bultzatzen dut, sormena suspertuz. Norberaren adierazpena hobetzen du, asmoak ekintza konkretu bihurtuz.

ZURE IBILBIDEA FINANTZA-ERALDAKETARANTZ

Finantza pertsonalen trebatzaile gisa, aurrekontua optimizatu eta finantza-potentziala maximizatu nahi duten pertsonei eta familiei laguntzen espezializatu naiz.

Diagnostiko saioa:

Ezinbesteko lehen urrats honetan, zure egoera, zure helburuak eta zure erronkak aurkeztuko dizkidazu. Eztabaida honen ondoren, analisi osoa eta zure finantza-ongizatea hobetzeko estrategia pertsonalizatuekin irtengo zara.

 

Nire esperientziak lagun bazaitzake, nire metodoa eta zuretzat aurreikusten dudan neurrira egindako ibilbidea aurkeztuko dizut. Nire helburu nagusia: zure proiektuak erraztasunez eta konfiantzaz gauzatu ahal izatea.

Malgutasuna:

Ulertzea finantza-bidea ezusteko gertakariz josita dagoela. Nire ikuspegia egituratua bada ere, moldagarria izaten jarraitzen du. Une bakoitzean, zure egoeraren bilakaerari eta zure asmoei egokitzen naiz .

URRATSEZ URRATS

Iraupena eta maiztasuna:
 

Hauxe da zure finantza-eraldaketarako diseinatutako 3 hilabeteko ibilbidea

  • 1. hilabetea: Astero elkartu (4 saio guztira).

  • 2. hilabetea: Hitzorduak bi astean behin (2 saio guztira).

  • 3. hilabetea: ezagutzak sendotzeko saioa.

  • Eta ez dezagun ahaztu 3 hilabete geroago berrikuspen saio bat , zure aurrerapena ospatzeko!

Azkenean, neurrira egindako 8 saio zain dituzu.

Etengabeko jarraipena :

Kezkarik ez saioen artean! Telegram bidez zurekin nago urrats guztietan laguntzeko eta zure galderei erantzuteko.

Elkarrekiko konpromisoa:

Eraldaketa arrakastatsua izateko, zure inbertsioa funtsezkoa da. Arima eta ezagutza guztiak jartzen ditut lan honetan, eta zuregandik antzeko konpromisoa espero dut . Erregulartasuna eta seriotasuna dira gakoak .

 

Inbertitzeko prest bazaude, hemen nago gidatzeko. Baina gogoratu: serioski engaiatutako pertsonekin bakarrik lan egiten dut , konpromiso pertsonala baita bukaerako arrakasta erabakiko duena.

Gogoratu:

Garrantzitsuena ez da zenbat irabazten duzun, baizik eta nola kudeatzen duzun. Metodo ezberdinak arrakastarik gabe saiatu badituzu, estrategia aldatzeko garaia da .

Nire laguntzarekin, zure finantzen kontrola berreskuratuko duzu azkenean! Lasaitasunez aurreztu ahal izango duzu eta erabakitzeko ahalmenaz gozatuko duzu.

Beltzane Obanos

Arte martzialak, Feldenkrais eta Ni:
Istorio mugitua!

2003: Arte martzialen munduan burua sartu nuen, kolpe, erorketa eta saihesteen artean. Tai-chi-chuan, Kickboxing eta Shotokan Karatearen ondoren,  Yoseikan Budoa bihurtu zen nire unibertso.

2015: Paisaia aldaketa.Ahizpak, hemiplegia izan arren, Feldenkrais Metodoa praktikatzen hasi zen. Berak aipatu zidan metodoa lehen aldikoz. Beretzako ez zen irtenbide miragarri bat, beren mugimendu eta posturetan aldaketa nabaria eragin zuen metodoa baizik. Bere baitan ukan zuen eragina ikusita, berehala piztu zitzaidan interesa. Eta, bistan dena, burubelarri sartu nintzen!

2016: Pasio berri honek bultzatuta, Feldenkrais Institutuan izena eman nuen. Lau urteko formazioan murgildu nintzen, metodoaren profesionala izateko. Metodo hau munduarekin partekatzeko prest eta gogotsu amaitu nituen ikasketak.

Gaur egun: Yoseikan Budoa nire bihotzean badirau, Feldenkrais Metodoa nire eguneroko praktikaren erdigunea dago. Arte martzialetan ikasitakoek oihartzuna dute nire Feldenkrais metodoaren irakaskuntzan.  Espero dut nirekin bat egingo duzuela bidaia honetan!

bottom of page